XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Epaikari gaiztoari, ostera, zure gogorrtasunak epai okerra emon eragin eutsola ekizu.
Ta ala dan ezkero, zure Goi-Jaun mattekorraganantz bigurrtu zadiz, ta miñaren esakunaz baño, bijotz-negarraz obeto, auxe esayozu: Ene Josu mattea!.
Zelako mattasun andija dan zeure ori!.
Neu lako eskarr-gaiztoagatik, kateyak, aztinddubak eta ukabilkoak arrtu dozuz, ta bai-be lotsazko erijotza izukorraren epaya!.
Aski da au nere bijotza zauritzeko, ta zeure oñazearen sorrpenak izan diran nere obenak gaiztesteko.
Nere gaizkijak gaiztesten dodaz, ba, ene Jauna; egin izanaren garrbai-naz, ta auxe esaka nabilke neke-bide onetan: